2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

ZORIONAK!!! PAZKOAN GAUDE!

Oso garai berezia bizi gara, kristauontzako egunik garrantzitsuenak: PAZKOA! 
Jesus piztu dela ospatzeko 50 egun dira.

Aste Santua pasata, gure poztasuna adierazteko unea heldu da.
Gogoratuko ditugu Aste Santuko egunik garrantzitsuenak eta horien esanahiak:

ERRAMU IGANDEA

Jesus Nazareten sartu zen eta jendeak Jainkoaren Seme bezala jaso zuen zuhaitz adarrekin.


OSTEGUN SANTUA

Jesusek apostoluekin Azken Afaria hartu zuen. Oso momentu berezia da, batez ere 2 gertakari garrantzitsuak gogoratzen ditugulako:
-Nola Jesusek apostoluei oinak garbitu zizkien
-Eukaristia eratu zuen, ogia eta ardoa hartuz


OSTIRAL SANTUA

Jesusek egindako bidea gurutzea bizkarrean (via crucis) gogoratzen dugu. Bere nekaldia eta heriotza ekartzen digu gogora, gurutze-bideko 14 urtaroetan. Begiratu arretaz Fano margolariak egindako marrazkiak:


















LARUNBAT SANTUA

Bereziki gogoratzen dugu nola igaro zuen Ama Mariak. Nolako sufrimendua izan zuen bere Seme hilik ikusita.



PAZKOA IGANDEA

Baina maitasunak garaitzen du!!! Jesus piztu da eta erakutsi digu maitasunak azken hitza daukala.



Orain, zure txanda da! Zure ustez, zein atal da garrantzitsuena? Komentatu blogean bertan zure ikastetxeko emaila erabiliz, bestela, "anonimo" hautatu eta esan nor zaren eta zein gelakoa.