2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

ABENDUALDIA



Gabonak heltzear daude!!! Kandela hauek gogorarazten digute zelan prestatu geure bihotza, Abendualdiko asteetan, Jesusen etorrerarako.Beraz... martxan jarri eta begira berriro!!!



Gogoratzen duzue arbela digitalean egindako marrazkia? Hemen utzi dizuet gogoratzen errazteko zeintzuk diren irudi bakoitzaren esanahiak. 
Ziur nago horrela ez duzuela ahaztuko, gainera, ideiak bururatu ahal zaizkizue zuen belena marrazteko.


Gure ikastetxean Eguberrietako ohiturak ere baditugu, egunero Abendualdiko otoitzak egiten ditugu, gainera Jesusi prestatzen diogu kotoizko sehaskatxoa; gelak apaintzen ditugu polit-politak uzteko, zuek ekarritako apaingarriei esker; pasabideetan Gabonetako marrazkiak eta hormairudiak eskegitzen ditugu, 3. mailakook plastilinazko belenak prestatu dituzte; Gabonetako zuhaitzak apaintzen ditugu, familientzako zorion-txartelak zuek margotutako marrazkiekin prestatu ditugu, Eguberrietako kanpainan parte hartzen dugu... Gogoratu janaria biltzen ari garela Bilboko behartsuei laguntzeko, beraz, ez ahaztu janaria ekartzea (dilistak, indabak, koipea, kontserbak...)


Gustuko dituzue eskulanak? Hona hemen aukera ezinhobea!!! Fano margolariak marraztutako Belenengo irudiak utzi dizkizuet, irudiaren gainean sakatuz gero, marrazkia handituko da eta inprimatzeko aukera izango duzue. Behin inprimatuta koloreztatu, moztu eta belena prestatu! Ondo pasa!!!


Elakarrekin hausnartzeko galdera batzuk... Gogoratzen duzue zeintzuk diren irudi bakoitzaren esanahiak? Idatziko duzue, gutxienez, irudi batena? Guztiak esanda baldin badaude, kontatuko didazu zein den zure gustukoena eta zergatik? Anima zaitez parte hartzera!!!

2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

ZORIONBIDEAK



Jainkoak bere Semea bidali zigun mezu iraultzaile bat helarazteko: Jainkoak gu zoriontsuak izatea nahi du. 

Hau Berri Ona!!!

Jesus gure eredua da, eta Berak Zorionbideak utzi zizkigun geuk jakiteko zelan eraiki Jainkoaren Erreinua.



Hurrengo bideo honetan ikus dezakegu nortzuk diren Jesusen kuttunenak, nortzuk diren lehenak Jainkoaren Erreinuan, Jesus beti behartsuen alboan egon delako. Oso bideo polita eta zentzuz beterikoa da, ikusi eta pentsatu... Benetako axola dute zure bizitzan? Aintzat hartzen dituzue? Edo kontaezinak dira?



                 



LOS INCONTABLES (AIN KAREM)


No cuentan las mujeres ni los niños, 
no cuentan quienes vagan marginados,
no cuenta quien es pobre o está enfermo, 
no cuenta quien está crucificado.

No cuentan quienes no tienen trabajo,
ni tampoco quien sufre una adicción
o quien habla otro idioma en tierra extraña, 
no cuenta quien es de otro color.

MAS... PARA TI
SON QUIENES CUENTAN,
SON QUIENES CANTAN LA GLORIA DE DIOS, 
SON TU ROSTRO, SEÑOR CRUCIFICADO, 
SON TU ROSTRO, SEÑOR RESUCITADO (2) 
ERES TÚ.

Ni los niños soldados tienen nombre,
ni las niñas que están esclavizadas,
no existen quienes hoy mueren de hambre, 
y se ignora a quienes sufren soledad.

No contaron las mujeres ni los niños
y hoy siguen sin contar los más pequeños. 
Que haga mío el dolor de mis hermanos

y comparta, en justicia, el pan con ellos.

2014(e)ko ekainaren 15(a), igandea

MAGUEN GRADUAZIO FESTA!!

Kurtsoa amaitzear dago!!! 

Ziklo honetan bizi duguna ezin izango dugu ahaztu, oso urte bereziak izan dira denontzat, asko hazi zarete eta gauza pila bat ikasi duzue.


Erabaki garrantzitsuak hartu dituzue eta Jesusen alboan ibiltzea erabakirik garrantzitsuenetariko bat izan da.


Gehienok Jaunartzea egin duzue, horregatik ZORIONAK! eta guztiok Jesusen balioekin bat jokatzen duzue, beraz, horrela jarraitzen ahalegingo gara.


Horrela bizi nahi dugula ospatzeko EUKARISTIA batean parte hartuko dugu 4. mailako ikasle eta irakasleok. Dakizuenez, hasi gara abestiak prestatzen geletan, orain abestiak gogoratzeko eta  zeuen etxeetatik saioak egiteko aukera duzue.


Gogoratu, abestia entzun nahi baduzu, klikatu izenburuaren gainean eta leiho bat zabalduko da abestiarekin.


SARRERA: TOKI BAT EGIOZUE


Toki bat egiozue lagun berriari

Elkartutzen bazarete egingo da eseri
adiskidetasunekin pozez eta alaiki
bihotz askatuarekin hitz egin Berari
bere maitasun beterik egongo da.... gurekin

ALELUIA: ALELUYA DE LA TIERRA


Aleluya cantará quien perdió la esperanza

y la tierra sonreirá, ¡Aleluya!

ESKAINTZA: ETORRI JAUNA


Kristok eman digun mundu honetan
onartu ogia Aita
Lanaren fruitu dan ogi ona
ardo kantari goxua
eskaintza orduan zure aurrean
gure bizitza osoa
Etorri Jauna gure mahaira
gurekin bat egitera
Etorri Jauna gure mahaira
gurekin bat egitera

SANTU


Santu santu

Santu Santu
Santu da Jauna
Zeru lurra beterik zure disdiraz (bir)
Bedeinkatua Datorrena
Datorrena Jainkoaren izenean
Jainkoa



En el mar he oído hoy
Señor tu voz que me llamó
y me pidió que me entregara a mis hermanos
Esa voz me transformó
mi vida entera ya cambió
y sólo penso ahora Señor
en repetirte
Padre Nuestro en Ti creemos
Padre Nuestro te ofrecemos
Padre Nuestro nuestras manos
de hermanos




BAKEA: PON TU MANO


Pon tu mano en la mano de aquél que te da la mano

Pon tu mano en al mano de aquél que te dice ven
Él será tu amigo
por toda la eternidad
Pon tu mano en la mano de aquél que te dice ven

JAUNARTZEA: NO ADORÉIS


No adoréis a nadie, a nadie más que a Él (bis) 

No adoréis a nadie, a nadie más (bis)
No adoréis a nadie, a nadie más que a Él

Jauna bakar-bakarrik gurtu zazute (bir)

Jauna bakar-bakarrik, besterik ez (bir)
Jauna bakar-bakarrik gurtu zazute

No pongáis lo ojos en nadie más que Él...

Bera bakar-barrik gorde ezazue...

IRTEERA: ZORAGARRIA


Zoragarria Jesus da niretzat, da niretzat

eta eztia baino goxoago beti (bir)
Askatu nau, ni askatu
Nik goratuko dut nere bizi guztian (bir)

2014(e)ko maiatzaren 24(a), larunbata

OTOITZ EGIN DEZAGUN!

Jesusek Bere ikasleei oso otoitz berezi bat irakatsi zien: "Aitagurea"
Otoitz honetan Jainkoari AITA deitzen diogu, horrek esan nahi du Bere seme-alabak garela eta denok anai-arrebak garela. Ez al da polita? 

Otoitz egiterakoan, lehen baino lehen, ISILTASUNA behar dugu, eta 3 urrats hauek jarrai ditzakegu:

1. Eskerrak eman

Egunero zenbait arrazoi aurkituko duzue eskerrak emateko: Lagun baten irribarrea, amaren musua, andereñoren adorea, norbaiten laguntza...

2. Barkamena eskatu

Onartuko dugu, apaltasunez, gauzak hobeto egin ditzakegula, agian, hitz egiterakoan doinu gozoago ipintzen, eskerrak esaten, ez haserretzen hain erraz, desio onak izaten... Honelako gauzak egitea kostatzen zaigunez barkamena eskatu ahal diogu Jaunari

3. Laguntza eskatu

Gure asmoa hobetzea denez, indarrak eskatuko dizkiogu Jaunari geure jokabidea suspertzeko, beharbada, adi egoteko, gehiago ikasteko, amaren esanekoa betetzeko...




Bazenekien...
Mosaiko honetan agertzen den otoitza Gure Aita dela eta Jerusalemen dago Pater Noster monasterioan?



Garizuman landu duguna gogoratzeko, eta elkarrekin otoitz egiteko, hemen uzten dizuet guztion artean prestaturiko bideoa. Goza ezazue!!



Hemen utzi dizkizuet zenbait marrazki zuek koloreztatzeko, klikatzen baduzue marrazkiaren gainean inprimatzeko aukera agertuko zaizue. Ikusten duzuenez, marrazki hauek otoitzarekin lotuta daude. Margotzen ere otoitz egin ahal dugu!!


  




2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

MARÍA

Maiatza denez, Amatxu Maria bereziki gogoratzen dugu. Eleizak lorez beterik agertzen dira, lehenengo hilabeteko igandea Amatxuren Eguna izan zen eta geure amaz oroitu ginen.

Gure Amatxu Mariari jarraitu nahi diogu, bera geure eredua da eta, bere apaltasunak, hain xumea izanik, erakusten digu beste modu batean bizi gaitezkeela, benetako senidetasunean.



Abes dezagun!!
Klikatu izenburuaren gainean eta entzungo duzu abestia


Zurekin Maria
Ume baten moduan
Eskutik helduta
gida ezazu bidea
Lagundu mesedez
zure antza izateko
Zu bezain garbia
Bakeaz bete
Ama, Ama
Ama, Ama
Ama, Ama
Ama, Ama
Eskerrak Amatxu 
Zugatik Badakigu
Jesusen ondoan 
Bizi poza daukagu
Eskerrak Amatxu
Bihotz zabal-zabalik
Beti izango duzu 
musuz beterik









2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

EUKARISTIA

Pazkoa garaian gaudenez, geure poztasuna adierazteko une ezinhobea da! Jesus piztu egin da eta Bere indarrak utzi dizkigu.
Ospatzeko eta alaitzeko garaia da.
Geure inguruan ikus dezakegu gure lagunok Lehenengo Jaunartzea egiten ari direla, asteburu hauetan zehar hainbeste lagun Jesusengandik are hurbilago... eskertzekoa da.
Azken urte hauetan katekesian eta klasean hitz egin duzue luze Jesusi buruz, bere ikasgaiak ulertu dituzue eta sakonago ezagutu duzue. Horregatik, denok dakizue Jaunartzea egiteak zer esanahi duen. Jesusen gorputza jaso duzue, Jesusek Azken Afarian egindakoa oroituz.
Gogoratu, Jesusek maitasun agindua utzi zigun:


"ELKAR MAITATZEA NIK MAITE IZAN ZAITUZTEDAN BEZALA"


ABES DEZAGUN!! 
Klikatu izenburuaren gainean eta abestia entzungo duzu. Entzun eta gero, saiatu abesten, klasean abestuko dugu eta!!

JESUS DAGO NIRE BIHOTZEAN


Jesus dago nire bihotzean
zure bihotzean
bihotz guztietan (bir)
Begiak zabalik begira inguruari.
Ondokoei emaiezu eskua.
Beti zoriontsu izan daitezen.
Jesus bihotzean baitaramate.


Orain, anima zaitezte blog honetan zuen Lehenengo Jaunartzeko esperientziak konpartitzera!! Kontaguzue zein elizatan ospatu duzuen, ea eukaristia prestatzeko parte hartu duzuen, zelan sentitzen zareten, norekin ospatu duzuen... Oso erreza da, "Iruzkinak" sakatu, profil anonimoa hautatu, "Idatzi iruzkina" dagoen lekuan idatzi zuen hausnarketak eta, behin idatzita, argitaratu zuen testua "Argitaratu"-en gainean sakatuz. Ez ahaztu zure izena eta gela idaztea, bestela ezin dugu jakin nor zaren.

Gure lagunen sarrerak irakurrita, iruzkin gehiago egin ditzakegu, "Erantzun"-en gainean sakatuz, idatzi ea egon zareten, zer iruditu zaizuen...

Zuek idatzitakoa blogean agertzeko, erakutsi behar duzue ez zaretela errobotak, horretarako irudi batean agertzen diren zenbakiak edota letrak kopiatu eta bidali.