2014(e)ko maiatzaren 24(a), larunbata

OTOITZ EGIN DEZAGUN!

Jesusek Bere ikasleei oso otoitz berezi bat irakatsi zien: "Aitagurea"
Otoitz honetan Jainkoari AITA deitzen diogu, horrek esan nahi du Bere seme-alabak garela eta denok anai-arrebak garela. Ez al da polita? 

Otoitz egiterakoan, lehen baino lehen, ISILTASUNA behar dugu, eta 3 urrats hauek jarrai ditzakegu:

1. Eskerrak eman

Egunero zenbait arrazoi aurkituko duzue eskerrak emateko: Lagun baten irribarrea, amaren musua, andereñoren adorea, norbaiten laguntza...

2. Barkamena eskatu

Onartuko dugu, apaltasunez, gauzak hobeto egin ditzakegula, agian, hitz egiterakoan doinu gozoago ipintzen, eskerrak esaten, ez haserretzen hain erraz, desio onak izaten... Honelako gauzak egitea kostatzen zaigunez barkamena eskatu ahal diogu Jaunari

3. Laguntza eskatu

Gure asmoa hobetzea denez, indarrak eskatuko dizkiogu Jaunari geure jokabidea suspertzeko, beharbada, adi egoteko, gehiago ikasteko, amaren esanekoa betetzeko...




Bazenekien...
Mosaiko honetan agertzen den otoitza Gure Aita dela eta Jerusalemen dago Pater Noster monasterioan?



Garizuman landu duguna gogoratzeko, eta elkarrekin otoitz egiteko, hemen uzten dizuet guztion artean prestaturiko bideoa. Goza ezazue!!



Hemen utzi dizkizuet zenbait marrazki zuek koloreztatzeko, klikatzen baduzue marrazkiaren gainean inprimatzeko aukera agertuko zaizue. Ikusten duzuenez, marrazki hauek otoitzarekin lotuta daude. Margotzen ere otoitz egin ahal dugu!!


  




2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

MARÍA

Maiatza denez, Amatxu Maria bereziki gogoratzen dugu. Eleizak lorez beterik agertzen dira, lehenengo hilabeteko igandea Amatxuren Eguna izan zen eta geure amaz oroitu ginen.

Gure Amatxu Mariari jarraitu nahi diogu, bera geure eredua da eta, bere apaltasunak, hain xumea izanik, erakusten digu beste modu batean bizi gaitezkeela, benetako senidetasunean.



Abes dezagun!!
Klikatu izenburuaren gainean eta entzungo duzu abestia


Zurekin Maria
Ume baten moduan
Eskutik helduta
gida ezazu bidea
Lagundu mesedez
zure antza izateko
Zu bezain garbia
Bakeaz bete
Ama, Ama
Ama, Ama
Ama, Ama
Ama, Ama
Eskerrak Amatxu 
Zugatik Badakigu
Jesusen ondoan 
Bizi poza daukagu
Eskerrak Amatxu
Bihotz zabal-zabalik
Beti izango duzu 
musuz beterik









2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

EUKARISTIA

Pazkoa garaian gaudenez, geure poztasuna adierazteko une ezinhobea da! Jesus piztu egin da eta Bere indarrak utzi dizkigu.
Ospatzeko eta alaitzeko garaia da.
Geure inguruan ikus dezakegu gure lagunok Lehenengo Jaunartzea egiten ari direla, asteburu hauetan zehar hainbeste lagun Jesusengandik are hurbilago... eskertzekoa da.
Azken urte hauetan katekesian eta klasean hitz egin duzue luze Jesusi buruz, bere ikasgaiak ulertu dituzue eta sakonago ezagutu duzue. Horregatik, denok dakizue Jaunartzea egiteak zer esanahi duen. Jesusen gorputza jaso duzue, Jesusek Azken Afarian egindakoa oroituz.
Gogoratu, Jesusek maitasun agindua utzi zigun:


"ELKAR MAITATZEA NIK MAITE IZAN ZAITUZTEDAN BEZALA"


ABES DEZAGUN!! 
Klikatu izenburuaren gainean eta abestia entzungo duzu. Entzun eta gero, saiatu abesten, klasean abestuko dugu eta!!

JESUS DAGO NIRE BIHOTZEAN


Jesus dago nire bihotzean
zure bihotzean
bihotz guztietan (bir)
Begiak zabalik begira inguruari.
Ondokoei emaiezu eskua.
Beti zoriontsu izan daitezen.
Jesus bihotzean baitaramate.


Orain, anima zaitezte blog honetan zuen Lehenengo Jaunartzeko esperientziak konpartitzera!! Kontaguzue zein elizatan ospatu duzuen, ea eukaristia prestatzeko parte hartu duzuen, zelan sentitzen zareten, norekin ospatu duzuen... Oso erreza da, "Iruzkinak" sakatu, profil anonimoa hautatu, "Idatzi iruzkina" dagoen lekuan idatzi zuen hausnarketak eta, behin idatzita, argitaratu zuen testua "Argitaratu"-en gainean sakatuz. Ez ahaztu zure izena eta gela idaztea, bestela ezin dugu jakin nor zaren.

Gure lagunen sarrerak irakurrita, iruzkin gehiago egin ditzakegu, "Erantzun"-en gainean sakatuz, idatzi ea egon zareten, zer iruditu zaizuen...

Zuek idatzitakoa blogean agertzeko, erakutsi behar duzue ez zaretela errobotak, horretarako irudi batean agertzen diren zenbakiak edota letrak kopiatu eta bidali.