2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

ZORIONAK!!! PAZKOAN GAUDE!

Oso garai berezia bizi gara, kristauontzako egunik garrantzitsuenak: PAZKOA! 
Jesus piztu dela ospatzeko 50 egun dira.

Aste Santua pasata, gure poztasuna adierazteko unea heldu da.
Gogoratuko ditugu Aste Santuko egunik garrantzitsuenak eta horien esanahiak:

ERRAMU IGANDEA

Jesus Nazareten sartu zen eta jendeak Jainkoaren Seme bezala jaso zuen zuhaitz adarrekin.


OSTEGUN SANTUA

Jesusek apostoluekin Azken Afaria hartu zuen. Oso momentu berezia da, batez ere 2 gertakari garrantzitsuak gogoratzen ditugulako:
-Nola Jesusek apostoluei oinak garbitu zizkien
-Eukaristia eratu zuen, ogia eta ardoa hartuz


OSTIRAL SANTUA

Jesusek egindako bidea gurutzea bizkarrean (via crucis) gogoratzen dugu. Bere nekaldia eta heriotza ekartzen digu gogora, gurutze-bideko 14 urtaroetan. Begiratu arretaz Fano margolariak egindako marrazkiak:


















LARUNBAT SANTUA

Bereziki gogoratzen dugu nola igaro zuen Ama Mariak. Nolako sufrimendua izan zuen bere Seme hilik ikusita.



PAZKOA IGANDEA

Baina maitasunak garaitzen du!!! Jesus piztu da eta erakutsi digu maitasunak azken hitza daukala.



Orain, zure txanda da! Zure ustez, zein atal da garrantzitsuena? Komentatu blogean bertan zure ikastetxeko emaila erabiliz, bestela, "anonimo" hautatu eta esan nor zaren eta zein gelakoa.


2015(e)ko martxoaren 14(a), larunbata

JESUSEN BARKAMENA

Jesusek parabolak kontatzen zituen Jainkoaren Erreinua nolakoa den azaltzeko. 
Ardi galduaren parabolan  Jesusek azaltzen digu artzaina Jainko Aita dela, eta horrela jokatzen du gu hainbeste maitatzeagatik. Berak bere ardi galdua bilatzen du, lagunten dio eta, aurkitzen duenenan, besarkatzen eta musuak ematen dizkio bere maitasuna eta poza adierazteko. Horrela Jesusek erakusten digu Jainkoa gure Aita dela, maitatzen gaituela eta, gaizki jokatzen dugunean, barkatzen gaituela, beti.


Aurreko parabolan bezala, Jainko Aitaren barkamena eta etengabeko maitasuna ikus dezakegu hurrengo bideo honetan.




2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

BAKEA ETA ELKARTASUNAREN ALDEKO GARAIA (BEG-TPS)































ALBOANek 5 minutuko dokumentala prestatu du guri ulerarazteko, zehatz mehatz, zer gertatzen den Kongon eta zein den gure telefonoekiko harremana.


Behin gogoratuta kaperan ikusitako aurkezpena, une ezinhobea da hausnarketa egiteko. 
Pentsatuko dugu nola dauden Kongotarrak, Bijouxek kontatu dizkigun gauzak oso gogorrak dira eta, zoritxarrez, benetan gertatzen ari dira. 
Beraz, ALBOANek antolatutako proiektuan parte harte hartu dugu eta jarduera solidario pila bat egin dugu, adibidez: hamaiketakoa, "bombonera", zinema, Bidezko Merkataritzako denda, Estetidenda... Kontaiguzu zelan izan den zure esperientzia jarduera hauetan, zer egin duzun, zelan pasatu duzun, zer egin ahal dugun kongotarrei laguntzeko...