2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

ABENDUALDIA



Gabonak heltzear daude!!! Kandela hauek gogorarazten digute zelan prestatu geure bihotza, Abendualdiko asteetan, Jesusen etorrerarako.Beraz... martxan jarri eta begira berriro!!!



Gogoratzen duzue arbela digitalean egindako marrazkia? Hemen utzi dizuet gogoratzen errazteko zeintzuk diren irudi bakoitzaren esanahiak. 
Ziur nago horrela ez duzuela ahaztuko, gainera, ideiak bururatu ahal zaizkizue zuen belena marrazteko.


Gure ikastetxean Eguberrietako ohiturak ere baditugu, egunero Abendualdiko otoitzak egiten ditugu, gainera Jesusi prestatzen diogu kotoizko sehaskatxoa; gelak apaintzen ditugu polit-politak uzteko, zuek ekarritako apaingarriei esker; pasabideetan Gabonetako marrazkiak eta hormairudiak eskegitzen ditugu, 3. mailakook plastilinazko belenak prestatu dituzte; Gabonetako zuhaitzak apaintzen ditugu, familientzako zorion-txartelak zuek margotutako marrazkiekin prestatu ditugu, Eguberrietako kanpainan parte hartzen dugu... Gogoratu janaria biltzen ari garela Bilboko behartsuei laguntzeko, beraz, ez ahaztu janaria ekartzea (dilistak, indabak, koipea, kontserbak...)


Gustuko dituzue eskulanak? Hona hemen aukera ezinhobea!!! Fano margolariak marraztutako Belenengo irudiak utzi dizkizuet, irudiaren gainean sakatuz gero, marrazkia handituko da eta inprimatzeko aukera izango duzue. Behin inprimatuta koloreztatu, moztu eta belena prestatu! Ondo pasa!!!


Elakarrekin hausnartzeko galdera batzuk... Gogoratzen duzue zeintzuk diren irudi bakoitzaren esanahiak? Idatziko duzue, gutxienez, irudi batena? Guztiak esanda baldin badaude, kontatuko didazu zein den zure gustukoena eta zergatik? Anima zaitez parte hartzera!!!