Gabonak heltzear daude!!! Kandela hauek gogorarazten digute zelan prestatu geure bihotza, Abendualdiko asteetan, Jesusen etorrerarako.Beraz... martxan jarri eta begira berriro!!!
Gogoratzen duzue arbela digitalean egindako marrazkia? Hemen utzi dizuet gogoratzen errazteko zeintzuk diren irudi bakoitzaren esanahiak.
Ziur nago horrela ez duzuela ahaztuko, gainera, ideiak bururatu ahal zaizkizue zuen belena marrazteko.
Gure ikastetxean Eguberrietako ohiturak ere baditugu, egunero Abendualdiko otoitzak egiten ditugu, gainera Jesusi prestatzen diogu kotoizko sehaskatxoa; gelak apaintzen ditugu polit-politak uzteko, zuek ekarritako apaingarriei esker; pasabideetan Gabonetako marrazkiak eta hormairudiak eskegitzen ditugu, 3. mailakook plastilinazko belenak prestatu dituzte; Gabonetako zuhaitzak apaintzen ditugu, familientzako zorion-txartelak zuek margotutako marrazkiekin prestatu ditugu, Eguberrietako kanpainan parte hartzen dugu... Gogoratu janaria biltzen ari garela Bilboko behartsuei laguntzeko, beraz, ez ahaztu janaria ekartzea (dilistak, indabak, koipea, kontserbak...)
Gustuko dituzue eskulanak? Hona hemen aukera ezinhobea!!! Fano margolariak marraztutako Belenengo irudiak utzi dizkizuet, irudiaren gainean sakatuz gero, marrazkia handituko da eta inprimatzeko aukera izango duzue. Behin inprimatuta koloreztatu, moztu eta belena prestatu! Ondo pasa!!!
Elakarrekin hausnartzeko galdera batzuk... Gogoratzen duzue zeintzuk diren irudi bakoitzaren esanahiak? Idatziko duzue, gutxienez, irudi batena? Guztiak esanda baldin badaude, kontatuko didazu zein den zure gustukoena eta zergatik? Anima zaitez parte hartzera!!!
Kaixo: Eukene Fidalgo naiz, nik bakarrik gogoratzen ditut Jesusena, Aingeruarena, Mariarena eta Joserena.
ErantzunEzabatuKaixo Eukene naiz berriro nire guztokoena Jose da .
ErantzunEzabatuDakizue zergatik? Poza adierazten duelako.
Kaixo Eukene
EzabatuJoseren esanahia niri ere asko gustatzen zait, poza eta konfidantza adierazten dituelako.
Kaixo Haizea naiz. Nik hau gogoratzen dut: jesusena aingeruarena joserena mariarena idiarena astoarena eta erregerenak . Nire gustokoena Jose da poza adierazten duelako eta maitagarria delako
ErantzunEzabatuKaixo Haizea
EzabatuPozten naiz hain azkar parte hartzeaz! Eukeneri esan diodan bezala, oso polita da Joseren esanahia, ea lortzen dugun bera bezala egotea momentu zailetan.
Kaixo Jon Iturriaga nariz nik nakarrik gogoratzen ditut Mariaren Jesusena Aingeruarena Josefena eta Artzainena.Nire gustokoena
ErantzunEzabatuJesusena da salbazioa ekartzen duelako
Kaixo Jon Iturriaga naiz.Nik bakarrik gogoratzen ditut Mariaren Jesusen AingeruarenAingeruaren Josefen esta Artzainen esanhaiakesanhaiak.Nire gustukoena Jesusena da salbazioa ekartzen duelako
ErantzunEzabatuBai Jon! Salbatzailea da eta Beragatik ospatzen dugu momentu garrantzitsu hau.
EzabatuKaixo Jon Iturriaga nariz pentsatzen nuen nire iruzkina borratu zaidala
ErantzunEzabatuKaixo Ana. Telmo naiz.
ErantzunEzabatuNiri asko gustatzen zaizkit Errege Maguak. Asko opariak ekartzen didatelako.
Zure bloga oso dibertigarria da.
Oso ondo pasatu Gabonetan. Agur.
Zuri, zer Beleneko pertsona gustatzen zaizu?.
ErantzunEzabatuTelmo
Kar kar kar! Arrazoi duzu Telmo! Opariak asko gustatzen zaizkigu guztioi eta maitasuna adierazteko ere balio dute. Hortxe dago koxka!!! Ekialdeko Maguak urrunetik etorri ziren Jesusi bere maitasuna erakusteko.
EzabatuIñigo Aguado
ErantzunEzabatuNiri asko gustatu zait eta gehien gustatu zaidana kandelak dira.Baina beste gustia zoragarria da!!!
Kaixo Iñigo!
EzabatuKandelek gogorarazten digute zein Abendualdiko momentutan gauden. Beraz, 1. kandela pizten dugunenan, lehenengo astea adierazten dugu eta gure bihotza esnatzen dugu; bigarren astean geure burua prestatzen dugu martxan jartzeko; hirugarrenean gure inguruan gertatzen denaz ohartzen gara eta berriro begiratzen dugu eta laugarrenean pozten gara Jesus laster jaioko delako!!!
Kaixo Kattalin naiz, nik bakarrik gogoratzen dut astoarena,Jesusena,Joserena,Mariarena eta artzainarena.
ErantzunEzabatuNiri gehien gustatzen zaidana astoarena da. Bakea adierazten duelako.
Mandoa oso animalia otzana eta lasaia da, horregatik bakearen ikur bihurtzen da. Jesus Haurtxoa berotu eta zaindu egin zuen.
Ezabatukaixo
ErantzunEzabatukaixo jon iturriaga naiz 4 Akoa urte berri on denoi!!!
ErantzunEzabatuGabon, Mikel Camarero 4a koa
ErantzunEzabatuNiri gustatzen zait Jesús, salbatzailea delako.
Kaixo Ana, Oier naiz.
ErantzunEzabatuUrte Berri On
Zure bloga asko gustatzen zait!!