Oso garai berezia bizi gara, kristauontzako egunik garrantzitsuenak: PAZKOA!
Jesus piztu dela ospatzeko 50 egun dira.
Aste Santua pasata, gure poztasuna adierazteko unea heldu da.
Gogoratuko ditugu Aste Santuko egunik garrantzitsuenak eta horien esanahiak:
ERRAMU IGANDEA
Jesus Nazareten sartu zen eta jendeak Jainkoaren Seme bezala jaso zuen zuhaitz adarrekin.
OSTEGUN SANTUA
Jesusek apostoluekin Azken Afaria hartu zuen. Oso momentu berezia da, batez ere 2 gertakari garrantzitsuak gogoratzen ditugulako:
-Nola Jesusek apostoluei oinak garbitu zizkien
-Eukaristia eratu zuen, ogia eta ardoa hartuz
OSTIRAL SANTUA
Jesusek egindako bidea gurutzea bizkarrean (via crucis) gogoratzen dugu. Bere nekaldia eta heriotza ekartzen digu gogora, gurutze-bideko 14 urtaroetan. Begiratu arretaz Fano margolariak egindako marrazkiak:
LARUNBAT SANTUA
Bereziki gogoratzen dugu nola igaro zuen Ama Mariak. Nolako sufrimendua izan zuen bere Seme hilik ikusita.
PAZKOA IGANDEA
Baina maitasunak garaitzen du!!! Jesus piztu da eta erakutsi digu maitasunak azken hitza daukala.