Otoitz honetan Jainkoari AITA deitzen diogu, horrek esan nahi du Bere seme-alabak garela eta denok anai-arrebak garela. Ez al da polita?
Otoitz egiterakoan, lehen baino lehen, ISILTASUNA behar dugu, eta 3 urrats hauek jarrai ditzakegu:
1. Eskerrak eman
Egunero zenbait arrazoi aurkituko duzue eskerrak emateko: Lagun baten irribarrea, amaren musua, andereñoren adorea, norbaiten laguntza...
2. Barkamena eskatu
Onartuko dugu, apaltasunez, gauzak hobeto egin ditzakegula, agian, hitz egiterakoan doinu gozoago ipintzen, eskerrak esaten, ez haserretzen hain erraz, desio onak izaten... Honelako gauzak egitea kostatzen zaigunez barkamena eskatu ahal diogu Jaunari
3. Laguntza eskatu
Gure asmoa hobetzea denez, indarrak eskatuko dizkiogu Jaunari geure jokabidea suspertzeko, beharbada, adi egoteko, gehiago ikasteko, amaren esanekoa betetzeko...
Bazenekien...
Mosaiko honetan agertzen den otoitza Gure Aita dela eta Jerusalemen dago Pater Noster monasterioan?
Garizuman landu duguna gogoratzeko, eta elkarrekin otoitz egiteko, hemen uzten dizuet guztion artean prestaturiko bideoa. Goza ezazue!!
Hemen utzi dizkizuet zenbait marrazki zuek koloreztatzeko, klikatzen baduzue marrazkiaren gainean inprimatzeko aukera agertuko zaizue. Ikusten duzuenez, marrazki hauek otoitzarekin lotuta daude. Margotzen ere otoitz egin ahal dugu!!